Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarreko Tekniker enpresan izan den sutea itzali egin dute

Suhiltzaileek eraikina hustu egin dute eta sutean zauriturik ez dela egon nabarmendu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Sutea izan da Eibarreko Tekniker enpresaren laborategietan

Sute bat piztu da arratsaldeko 19:20etan Eibarreko Tekniker enpresaren laborategietan, suhiltzaileek eta Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Tekniker enpresaren laborategiak Eibarreko Otaola auzoan daude. Suhiltzaileek eraikina hustu egin dute eta sutean zauriturik ez dela egon nabarmendu dute. Suak kalte materialak eragin ditu, suhiltzaileen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X