Ez dute eragozpenik ikusten Garoñako itxiera atzeratzeko
Uste baino lehenago heldu da Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren erabakia. Bere web orrialdean zintzikilikatuta dago eta garbi dio, ez duela erakunde horrek eragozpenik ikusten Garoñako zentral nuklearraren bizitza luzatzeko, ez du arazorik ikusten ez segurtasun nuklearraren ikuspegitik ezta babes radiologikoa kontutan hartuta ere.
Gaur bertan eman dio ebazpen horren berri Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Industria Ministerioari. Hori bai, hainbat hobekuntza egin beharko direla azpimarratu dute eta tartean Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren beste ebazpen bat ere egon beharko du, baina geroz eta libreago du Industria Ministerioak, Garoña 2013an ixteko dagoen azken agindua aldatu eta zentrala 2019. urterarte zabalik edukitzeko.
Garoñako zentral nuklearra estatu espainiarreko zaharrena da. Frankok inauguratu zuen eta 40 urtetarako diseinatu baldin bazuten ere, 41 urte daramatza zabalik.
Ebro ibaiaren ura berotu egin dela eta dituen regriferazio arazoak ere salatu berri dituzte talde ekologistek. Talde ekologistek protestak ere deitu dituzte, tartean datorren astearterako Bilbon Iberdrolako dorrearen aurrean egiteko.
Gasteiztik 45 kilometrotara, Bilbotik 80ra eta Japonen istripua izan zuen Fukushimako zentralaren bikia da Garoñakoa. Azken berriak Greenpeacetik, oso haserre, behar izan ezkero Europako Batzordera eta epaitegietara ere joko dutela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Barakaldorako noranzkoan, Avanzadan eta Txorierrin
Hainbat ibilgailuk talka egin dute Bi-30 errepidean, eta horren ondorioz 3 pertsona artatu behar izan dituzte.
40 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari eta Gasteizko taberna bateko arduradunari erasotzeagatik
Gertaera joan den larunbat gauean izan zen, Oto etorbideko ostalaritza-establezimendu batean.
Donejakue Bideak erromesen arretarako bulego bat ireki du Iruñean
Orreaga eta Donibane Garaziren ostean, Donejakue Bideko lehen hiria da Iruñea, eta bertako Kale Nagusiko 6. zenbakian erromesentzako arreta bulego bat zabaldu dute. Bakarra da Estatu osoan (Santiago de Compostelakoaz gain).
AAk emozioak interpretatzen ditu dagoeneko, baina legea ez da egokitu oraindik, EHUren ikerketa batek ohartarazi duenez
Sistema horiek modu jarraituan funtzionatzen dute egiten duguna etengabe aztertzen eta gure portaerari buruzko ondorioak ateratzen, eta horrek zaildu egiten du gaur egungo kategorien arabera sailkatzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren saria jaso du ikerketak, eta Leire Escajedo EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta ikertzaileak "teknologiak aurrera egiten duen azkartasunaren eta Zuzenbideak horretara egokitzeko duen gaitasunaren arteko desfasea" daogela azpimarratu du.
Pertsona bat hil da Guardian, trafiko istripuz
Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoien ondorioz, Gasteizerako noranzkoan zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli egin da.
Eusko Jaurlaritzak informazio-kanpaina bat jarri du abian Euskadiko Etxebizitza Plan Integralaren neurri nagusiak azaltzeko
Kanal anitzeko estrategia da, eta Eusko Jaurlaritzak bizitegi-larrialdiari aurre egiteko abian jarritako neurri nagusiak herritarrei azaltzera bideratuta dago. Aurkezpena bat dator bihar, maiatzak 12, indarrean sartuko den etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Dekretua argitaratu izanarekin.
Lukas Aguirre kasuko fiskalak esan du labankadak "hiltzeko asmoz" hil zituztela
Eskatu 22 urteko kartzela-zigorra bai labankaden ustezko egile materialarentzat, bai ustez labana eman zion gizonarentzat, gogorarazi du biktimak ez zuela ebakirik eskuetan, ezta "defentsa-zauririk" ere.
Maialen Mazonen senarra espetxean artatu zuen medikuak esan du ez zuela buru nahasmendu zantzurik
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten Jaime Roca auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua zegoenik detektatu zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Iran eta sarreren prezioa polemikaren erdigunean, Munduko Futbol Txapelketa hasteko hilabete falta denean
Irango selekzioak parte hartuko duen baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte; hori ohikoa da NBA eta NFL ligetan.