Baimendutako lanetan amiantoa detektatzeko sistema bat proposatu dute
o Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpe dagoen Osalan erakundeak amiantoari buruzko txostena aurkeztu du gaur Bilbon eta, beste neurri batzuren artean, detekzio-sistema bat ezartzea proposatu die EAEko udalei. Gainera, Osalanek bere burua eskaini du udal teknikariei gai horri buruzko prestakuntza emateko.
Osalanek aurkezturiko txostenean langileen amianto-esposizioari aurre egiteko garatzen ari diren ekintza eta politikak jasotzen dira; izan ere, amiantoa lan-ingurunean dauden substantzia minbizi-sortzaileetako toxikoenetako bat da.
Besteak beste, detekzio-sistema bat ezartzea proposatu die Osalanek udalei, eraberritzeko obra pribatu zein publiko egiteko lizentziak eskatzen direnean obra horietan amiantoa dagoen ala ez jakiteko.
Urte askotan amiantoaren arriskuak ezkutuan egon dira substantzia horrekin kontaktuan lan egiten zuten langileentzat. Gai hori, bere ezaugarri fisiko eta kimikoengatik, eta daukan ekoizpen-kostu merkeagatik, asko erabili zen euskal industriaren sektorean eta eraikuntzan, joan den mendearen erdialdetik 2001. urtera arte.
Euskadin amiantoa duten produktu asko geratzen dira oraindik, eta datozen urteetan kendu egin beharko dira. Beraz, neurri handiagoan edo txikiagoan, amiantoa presente dago oraindik "gure bizitzetan, eta horrek erlaxatzea galarazten digu, eta Estatu eta Europa mailan dauden arautegiak zorroztasunez betetzera bultzatzen gaitu",azpimarratu du Sonia Perez Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan sailburuordeak
Gaur egun, borondatezko erregistro bat dago eta erregistro horretan amiantoaren esposiziopean egon diren 5.719 langileren kasuak biltzen dira, haien osasuna zaintzeko. Langile horietatik, 4.254k amaitu dute beren lan-bizitza.
Halaber, fitxategi horretan amiantoarekin lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko 244 enpresa daude. Prozesu hori Osakidetza Osasunaren Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin gauzatu da.
Amiantoaren eraginpean egon diren langileentzat, Lan-ondoko Zaintza Programaren aldaketa prestatzen ari da orain Osalan, eta Osakidetzaren arreta espezializatura zuzenean bideratuak izateko
aukera aztertzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak