Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Zeanurin kamioi baten aurka talka egin duen auto-gidaria

Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Barazar mendatean eta autoko gidaria hil egin da. Errepidea erabat itxi dute eta zirkulazioa Otxandiotik bideratzen ari dira.
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da Zeanurin, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda

Pertsona bat hil da autoan zihoala kamioi baten kontra talka egin duenean, Barazar mendatean, Zeanurin, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 08:40 aldera gertatu da N-240 errepidean.

Ezbeharraren ondorioz, turismoko gidaria autoan harrapatuta geratu da eta osasun zerbitzuak heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

10:30ean errepidea erabat itxita zegoen bi noranzkoetan eta zirkulazioa BI-623 errepidetik bideratzen ari dira, Ontxandiotik eta Dimatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X