Sortzenek Nafarroako Euskararen Legearen ondorioak salatu ditu
Sortzen-Ikasbatuazek salatu duenez, Nafarroako 1.400 haurrek egunero 20 kilometroko bidaia egin behar izaten dute euskaraz ikasi ahal izateko, "UPNren eta PSNren Gobernuak Euskararen Legearen inguruan egiten duten interpretazioa dela eta".
Sortzenek dioenez, "milaka pertsonak euren herria utzi behar dute euskaraz bizi ahal izateko". Derrigorrezko Heziketaren inguruan egindako ikerketa batean jasotako ondorioak ezagutarazi dituzte gaur.
Ikastetxeetako matrikulen inguruko datuak kontuan hartuta, 1.400 bat ikaslek egunero 20 kilometro egin behar izaten dituztela salatu dute, ilargira 13 aldiz joateko adina kilometro, taldeko ordezkarien hitzetan.
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa, Baionan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" lelopean, Bilbon egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez.
Kontseiluaren zuzendaritzak agerraldia egin du ostegun honetan Bilbon deialdiaren berri eman eta euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik.
Udaltop
Udaletako Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak hasi dira gaur Lasarte-Orian.
Topaketa hauen helburua, hain zuzen, udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea da. Horretarako, hiru bide irekiko dituen gune bat sortu zen iaz: lehenik, euskara zerbitzuen esperientziak trukatzea; bigarrenik, esperientzia horiek nola hobetu hausnartzea; eta hirugarrenik, esperientzia berriak elkarlanean abiatzea.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik topaketa hauen hasiera-ekitaldian aipatu duenez, "euskararen esparrua gero eta zabalagoa da. Gaur egun euskara baserrian, kalean eta lantokian hitz egiten da. Egia da oraindik gehiago erabiltzen dela euskara sailean beste sailetan baino, baina hori ere aldatuko dugu. Erakunde, elkarte eta herritarren konpromisoari esker. Gaurko eta biharko jardunaldiak lagunduko ahal digu konpromiso hori sendotzen".
Sortzen-Ikasbatuazek salatu duenez, Nafarroako 1.400 haurrek egunero 20 kilometroko bidaia egin behar izaten dute euskaraz ikasi ahal izateko, "UPNren eta PSNren Gobernuak Euskararen Legearen inguruan egiten duten interpretazioa dela eta". Sortzenek dioenez, "milaka pertsonak euren herria utzi behar dute euskaraz bizi ahal izateko". Derrigorrezko Heziketaren inguruan egindako ikerketa batean jasotako ondorioak ezagutarazi dituzte gaur. Ikastetxeetako matrikulen inguruko datuak kontuan hartuta, 1.400 bat ikaslek egunero 20 kilometro egin behar izaten dituztela salatu dute, ilargira 13 aldiz joateko adina kilometro, taldeko ordezkarien hitzetan.Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa, Baionan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" lelopean, Bilbon egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez.Kontseiluaren zuzendaritzak agerraldia egin du ostegun honetan Bilbon deialdiaren berri eman eta euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik.Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak hasi dira gaur Lasarte-Orian. Topaketa hauen helburua, hain zuzen, udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea da. Horretarako, hiru bide irekiko dituen gune bat sortu zen iaz: lehenik, euskara zerbitzuen esperientziak trukatzea; bigarrenik, esperientzia horiek nola hobetu hausnartzea; eta hirugarrenik, esperientzia berriak elkarlanean abiatzea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik topaketa hauen hasiera-ekitaldian aipatu duenez, "euskararen esparrua gero eta zabalagoa da. Gaur egun euskara baserrian, kalean eta lantokian hitz egiten da. Egia da oraindik gehiago erabiltzen dela euskara sailean beste sailetan baino, baina hori ere aldatuko dugu. Erakunde, elkarte eta herritarren konpromisoari esker. Gaurko eta biharko jardunaldiak lagunduko ahal digu konpromiso hori sendotzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak ikertu gisa deitu du El Bocaleko pasabidearen diseinatzailea
Egitura diseinu edo eraikuntza akats posibleen ondorioz erori zela adierazi du epaileak bere autoan. Ingeniariak ekainaren 5ean deklaratuko du.
OMEk bi hantabirus kasu baieztatu ditu Cabo Verdeko gurutzontzian, eta zazpi dira dagoeneko kutsatutakoak
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitateko 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Ushuaiatik abiatu zen itsasontzi batean izandako agerraldi batek hainbat hildako utzi ditu, eta berriro ere arreta jarri du gaixotasun zoonotiko honetan.
Pertsona bat zauritu da BI-10 errepidean, Bilbon, istripu baten ondorioz
Ezbeharra Errekalde parean gertatu da, Galdakaorako noranzkoan, eta hiru erreietako bi itxi dituzte. Hala ere, 07:00ak aldera errepidea erabat zabaldu dute.
Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago izutzeko arrazoirik". MV Hondius gurutzaontzia lehorreratzeko portu bila ari da, Cabo Verdek baimena ukatu baitio. Ontzian doazen 149 lagunetatik 14k Espainiako nazionalitatea dute.
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
Bikotekideak 13 labankada eman zizkion Maialen Mazoni, "hiltzeko asmoarekin", fiskalaren arabera
Fiskaltzak hiltzaileak 45 urteko espetxe zigorra bete dezala eskatu du, Zigor Kodeak baimentzen duen handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik (emakumea labankadaz hil zuen), 16 urte bi abortu delituengatik eta 4 urte adingabea (onik atera zen 2 urteko alaba) abandonatzeagatik.
34 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak egin zuen, igandeko lehen orduan.
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.