Iñigo Cabacasen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aresek datorren ostegunean egingo du agerraldia Legebiltzarrean

Horrez gain, asteazken honetan (09:00) elkarrizketa egingo diote Herrizaingo sailburuari Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak datorren ostegunean egingo du agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren inguruko xehetasun guztiak emateko.

Batzordea 11:00etan bilduko da, Herrizaingo sailburuak berak hala eskatuta.

Horrez gain, asteazken honetan, 09:00etan, elkarrizketa egingo diote Rodolfo Aresi Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan.

Joan den ostegunean, Athleticen eta Schalkeren arteko partidaren ostean izandako istiluen ondotik larri zauritu zen 28 urteko gazte basauritarra. Garezurra hautsi zion kolpea jasan zuen eta arnasa hartzeko makina baten laguntza behar izan zuen. Atzo hil zen eta Rafael Bengoa Osasun sailburuak esan duenez, gaur egingo diote autopsia.

Herrizaingo Sailak ikerketa bat jarri zuen abian joan den ostiralean, buruan jasan zuen kolpe larria Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilotak batek eragin ote zion edo ez argitzeko asmoz. Ikerketa egiteko ertzainak nahiz lekuko ezberdinak ari dira galdekatzen eta egintzak berrituko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X