Iñigo Cabacasen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek eta ELAk Aresen dimisioa eskatu dute

Aralarrek ardura "politiko zuzenak" exijitu ditu. EBk eta UPyDk, bere aldetik, gertatutakoa ikertzea eta "ardurak argitzea" exijitu dute.
LABek eta ELAk Aresen dimisioa eskatu dute. Argazkia: Efe

LAB sindikatuak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren dimisioa eskatu du Iñigo Cabacasen heriotzagatik. Adierazi duenez, "gehiegizko indarkeria" ez da ertzain baten ekintza soil bat, "bulego batetik gizartearen kontra adostutako errepresio estrategia baizik".

ELAk Ertzaintzan duen ordezkaritzak ere uste du arduradun politikoek dimisioa eman beharra dutela, eta egiten ez badute, kargutik kendu beharra daudela, Ertzaintzaren jokabide "larriarengatik" hil baitzen Cabacas, sindikatuaren arabera.

Aralarrek ardura "politiko zuzenak" exijitu ditu, "behin autopsia eginda eta Iñigo Cabacas gomazko pilota batek eragindako zaurien ondorioz hil zela egiaztatuta".

Ezker Batua Berdeak alderdiak atsekabea agertu du Iñigo Cabacasen heriotzagatik eta "berehala ikerketa irekitzea" eskatu du.

Union Progreso y Democraciak, bere aldetik, ikerketa "amaiera arte" eramatearen eta "ardurak argitzea"ren aldeko apustua egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X