Iñigo Cabacasen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticeko kirol lagunarteek Iñigo Cabacasi omenaldia egingo diote

Aitor Pereira Athleticeko kirol lagunarteen presidenteak azaldu duenez, igandean, 16:30ean, Moyuan hasi eta San Mamesera iritsiko den mobilizazio isila egingo dute.
Athleticeko jarraitzaileak, San Mamesen. Argazkia: EFE

eticeko kirol lagunarteek Iñigo Cabacasi omenaldia egingo diote igandean, 16:30ean. Autopsiak berretsi egin du Iñigo Cabacas pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zela. "Jarraitzaileek egin beharreko zerbait da", azaldu du Iñigo Pereira Athleticeko kirol lagunarteen presidenteak, Radio Euskadin.

Pereirak adierazi duenez, Athleticeko kirol lagunarteek Moyuan hasi eta San Mamesera iritsiko den mobilizazio isila egingo dute igandean, 16:30ean.

Gainera, "bi zatietako lehen 9 minutuetan taldea ez animatzea" eta, partidaren amaieran, txalotzea eskatu diete jarraitzaileei. Horrez gain, San Mamesera joateko Athleticeko arropa ofizial beltza erabiltzea eskatu dute. "Iñigo omendu eta gertakaria ez ahaztea nahi dugu", azaldu du.

Denboraldi ahaztezin bateko gertakari beltza

"Kirol kontuak garrantzitsuak dira, noski, baina garrantzitsuagoa da pertsona baten bizia", esan du Pereirak. "Aurtengo denboraldia Athleticek txapelketa bat irabaziko duelako (ziur nago) gogoratu behar genuen, baina, orain, oroitzapen hau izango dugu", gaineratu du kirol lagunarteen presidenteak.

Pereirak azaldu duenez, ezin dute gertakari bakanak izan direla esan, eta orain "bakoitzak bere ardurari aurre egitea, gogoeta egitea eta errua beti berdinei ez leporatzea" eskatu du.

"Europako txapelketako partidetan ezin dugu gertakari bakanak izan direla esan, denetan gertatu dira eta", esan du. Hala ere, Pereiraren esanetan "zaleek gure akatsak ordaintzen ditugu, eta Ertzaintzak ez".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X