Wert:'Eroak ginateke sistemaren kalitatea mantendu nahi izango bagenu'
="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/865016/gobernuak-osasunean-eta-hezkuntzan-10000-milioi-aurreztea-espero-du/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/865016/gobernuak-osasunean-eta-hezkuntzan-10000-milioi-aurreztea-espero-du/" target="_blank">Hezkuntza arloan 3.000 milioi euro aurrezteko helburuarekin iragarritako neurriek sistemaren beraren iraunkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren mekanismoak barneratzen dituztela esan du astearte honetan Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak. Werten hitzetan, erkidegoek beraiek onartu dute hezkuntza sistema mantentzeko gai ez direla.
Iragarritako neurriak Gobernuak martxan jarri nahi duen hezkuntza sistemaren erreforma ez direla azaldu du ministroak. ''Garai latzetan neurri zailak'' direla onartu du ministroak.
Senatuan egin ditu adierazpenok Wertek, Gobernuaren kontrolerako saioan. Hezkuntza arloan 3.000 milioi euro aurrezteko neurriak izan dituzte neurri handi batean hizpide saio horretan. Sozialisten hitzetan, hezkuntza sistema publikoaren ''kitapena'' da hau, eta murrizketek sistema horren kalitatea mantentzeko balioko ez dutela salatu dute.
'Eroak ginateke sistemaren kalitatea mantendu nahi izango bagenu', esan du Wert ministroak.