Eusko Legebiltzarrean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xuban Nafarrateren aita: 'Lurrera erori zen pilotakada bat jasota'

Joseba Nafarrateren hitzetan, Xubanek ez zuen estropezu egin, Rodolfo Ares Barne sailburuak, batzorde horretan bertan, azaldu zuen bezala.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Xuban Nafarrateren aitak justizia eskatu du Legebiltzarrean

Xuban Nafarrateren aita Eusko Legebiltzarrean izan da, martxoaren 29an gertatutakoaren bertsioa ematen.

Xuban Nafarrateren aitaren hitzetan, Ertzaintzaren pilotakada batengatik erori zen gaztea lurrera.

Bere bertsioa azaltzeko bideo bat eraman du epaitegira eta legebiltzarkideei erakutsi die.

Ildo horretan, justizia eskatzera etorri dela esan du. Izan ere, ez du nahi gertakari horiek berriro gertatzea.

Joseba Nafarratek adierazi duenez, bere semea lurrera erori zen pilotakada bat jasota eta ez estropezu eginda, joan den apirilean Rodolfo Ares Barne sailburuak, batzorde horretan bertan, azaldu zuen bezala.

Halaber, semeak ertzainarekin borroka egin ez zuela gaineratu du Joseba Nafarratek, eta ez dagoela ertzainaren aurka oldartzen den gazte talderik, istiluak gertatu ziren kalean.

Nafarratek esan du bere semeak pilotakada jaso zuela 5 eta 7 metrotik, eta, ondoren, egurra jaso zuela lurrean zegoela. Era berean, gezurtatu du Xuban Nafarratek esan ziela ertzainei erori zela, amnesia daukalako eta Ertzaintzaren karga baino ez duelako gogoan.

Azkenik, gomazko pilotak erabiltzeari uzteko eskatu du agerraldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X