Donostialdeko metroa 2015ean iritsiko da Altzako geltoki berrira
Donostialdeko metroa 2015ean iritsiko da Altzako lur azpiko geltoki berrira, Iñaki Arriola garraio sailburuak Herrera-Altza zatiaren esleipenaren aurkezpenean jakinarazi duenez.
Arriolak Ernesto Gasco Garraio sailburuordearekin batera eman du iragarpena. Sailburuak esan du "egun ona" dela gaurkoa Altza Donostialdeko metroaren proiektuan sartu delako "behin betiko".
Garraio sailburuak azaldu duenez, 28 metro lurpean egongo den Altzako geltoki berriaz gain, proiektuak ia kilometro eta erdiko luzerako trenbide trazadura berria sortzea aurreikusten du. Trazadura berri horretako 840 metro tunelekoak izango dira eta hurrengo udan hasiko dituzte lanak. Eusko Trenen erabiltzaileen kopurua handitzea ere ekarriko du horrek guztiak, 1,5 milioi urtean, hain zuzen ere.
Donostiako auzo garrantzitsu honek “azkenean” garraiobide “publikoa eta modernoa” izatea poztekoa dela esan du eta horrek hiritarren ohiturak aldatuko dituela.
Arriolak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzari beste administrazioek ere proiektu hau babestea gustatuko litzaioke; baina eduki ala ez eduki, Gobernuak “sendo” eutsiko dio Gipuzkoarentzat “estrategikoa” den azpiegitura honi.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak