Koordainketa ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlaritzak
s="entradilla">
Uztailaren 1etik aurrera EAEn botikak koordaintzeko arau berria indarrean sartzea ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlaritzak. Horrela, botikak errentaren arabera koordaintzea eta legez kanpoko etorkinei osasun txartela kentzea ekidin nahi dute.Dekretuaren zirriborroak justifikatu egiten du neurri hauek hartzea (Estatuko legediak ezartzen duenaren kontra), Autonomia Estatutuak Euskadiri ematen dizkion eskumenetan oinarrituta; izan ere, horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du “barne” osasunaren alorreko legeak garatzeko ardura.
Bertan jasotzen denez, EAEko pentsiodunek ez dute botiken % 10 ordaindu beharko.
Lanean ari direnei dagokienez, euskal herritarrek botiken % 40 ordaintzen jarraituko dute, orain arte bezala. Espainiako gainontzeko autonomi erkidegoetako herritarrek, berriz, ehuneko hori urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten dutenek bakarrik ordainduko dute.
EAEko dekretuak (Espainiakoak bezala) jasotzen duenez, laguntzarik ez duten langabeentzako botikak doakoak izango dira, baina Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek ere ez dituzte ordaindu beharko. Lan-istripuagatik tratamenduan daudenek, gaitz toxikoek kaltetutakoek eta hainbat ezinduk ere ez dituzte ordaindu beharko.
Bestalde, EAEko dekretuaren zirriborroak zehaztu egiten du EAEn erroldatuta gutxienez urtebete daramatenek bakarrik jasoko dutela osasun-txartela.
Patxi Lopez lehendakariaren esanetan, dekretu horrekin Jaurlaritzak bete egin du euskal herritarrek botikak ez koordaintzeko hartu zuen konpromisoa.