Zentral nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoña sei urte gehiago egongo da zabalik; 2019. urtera arte

Industria Ministerioak hartu du erabakia. Zentralaren arduradunak beste sei urtez jarduteko baimena jaso du eta 2019. urtera arte zabalik jarraituko du Garoñak.
Burgoseko Santa Maria Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB

ñak beste sei urte gehiago irekita jarraitzeko baimena jaso du eta Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu du dagoeneko.

Industria Ministerioak hartu du erabakia, joan den otsailaren 17an Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralaren bizitza luzatzeko arazorik ez zegoela berretsi ostean.

Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotako xedapenaren arabera, Espainiako energia hornidura iturriak dibertsifikazioan oinarritu behar dira. Ildo honetan, erabilgarri dauden guztiak erabili behar direla dio, are gehiago, Espainiak energian atzerriarekiko duen menpekotasunagatik. Energia nuklearra dibertsifikazio horretan lagungarri dela gaineratu du Industriak.

Halaber, 2011. urtean, jatorri nuklearreko elektrizitateak Espainiako elektrizitate eskaeraren % 20 asetzen zuela nabarmendu du.

Elektrizitatearen sektoreak zor handiak dituela dio, zehazki, 24.000 milioi eurokoak, eta areagotu daitezkeela ohartarazi du egoerari irtenbidea bilatu ezean.

Azkenik, Garoña sei urtez zabalik izateak ekonomiari onurak ekarriko dizkiola esan du Industriak, besteak beste, enpleguari eta zerga-bilketari dagokionez. Egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, honek arreta berezia behar duela ondorioztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X