NASA-ren misioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Curiosity'k Marteko paisaiaren koloretako lehen argazkia bidali du

Curiosityk, NASAk inoiz Martera bidali duen gailurik aurreratuenak, koloretako lehen argazkia bidali du dagoeneko.
Argazkia: NASA/JPL-Caltech/Malin Space Science Systems
Argazkia: NASA/JPL-Caltech/Malin Space Science Systems

Marten lurreratu, zuri beltzean lehen argazkia bidali eta hurrengo egunean, dagoeneko koloretan ateratako lehen argazkia bidali du Curiosityk.

Marte iparraldeko irudi hau Mars Hand Lens Imager (MAHLI) kamerak hartu du. Ibilgailuaren beso robotikoan jarritako kamera da eta arroken eta Marteko lurraren irudi mikroskopikoak lortzeko balio du.

Argazki honetan iparraldeko horma eta Gale kraterraren ertz bat ikus daiteke, nahiz eta nahiko lausoa den, izan ere, robota lurreratzean estaldura kaltetu egin da. Datozen asteetan, hala ere, estaldurarik gabeko irudiak hartzea espero da.

Hurrengo bi urteetan, robotak espedizio geologikoa egingo du Gale kraterrean, Sharp mendian (Marteko ekuatorearen hegoaldea). Zientzialarien ustez, krater hori duela 3.500-3.800 milioi urte sortu zen, hots, Martek, Lurrak eta Eguzki sistemako gainerako planetek meteorito bonbardaketa handiak jasotzen zituzten garaian.

Curiosityk bidalitako argazkiak NASAren webgunean ikus daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X