Energia nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP: 'Arduragabekeria da Garoñaren ustiapenaren luzapena ez eskatzea'

Alderdiaren ustez ''ulertezina'' da Nuclenor enpresak Garoña ustiatzeko baimena luzatzeko eskaera egin ez izana.
Santa Maria de Garoña zentral nuklearra. EFE

el Hernando PPk Kongresuan duen bozeramaileordearen hitzetan, ''arduragabekeri ulertezina'' da Nuclenor enpresak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ustiatzeko baimena luzatzeko eskaera egin ez izana.

Endesa eta Iberdrola dira Nuclenorreko jabeak, eta, Hernandoren ustez, ''arinkeri erabat ulertezina'' da bi enpresa horien jarrera, biek eskatu baitzioten Rajoyren Gobernuari Zapateroren Exekutiboak proposatutako itxiera data jasotzen zuen araua bertan behera uztea. Garoña 2013an ixtea proposatzen zuen arau horrek.

PPko ordezkariarentzat, ''merkea eta segurua'' da energia nuklearra. Hernandok azaldu duenez, Espainiak ekoizten duen energiaren ''neurria garrantzitsua'' irteten da Garoñatik, eta aspaldi amortizatu ziren zentralaren kostu ekonomikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X