Gertakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zantzuen arabera, Tuterako biktima jipoituta hil zen

EITBk jakin duenaren arabera, hilotza 39 urteko Fustiñanako (Nafarroa) gizon batena da eta, Poliziak duen hipotesi nagusiaren arabera, biktima jipoituta hil zen
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat atzeman dute Tuteran. Argazkia: EITB

EITBk jakin duen informazioaren arabera, Poliziak gaur goizaldean Tuterako (Nafarroa) Sofia Erregina Ospitalearen aurrean topatu duen hilotza 39 urteko Fustiñanako (Nafarroa) gizon batena da.

Foro Gobernuak jakinarazi duenez., gorpua 05:00etan aurkitu dute, ospitaleko aparkalekuan, eta indarkeria zantzuak zituen.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko eta egileak atxilotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X