Osakidetzak 1.100 bularreko minbizi inguru antzematen ditu urtero
idetza Euskal Osasungintza Zerbitzuak 5.591 bularreko minbizi antzeman ditu 1995. urtean Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarraren Programa (BMDGP) martxan jarri zuenetik. Kasuen % 45ean kasu ez-inbaditzaileak izan dira.
Donostian egindako prentsaurrekoan, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Ander Rodríguez Gizarte Politikako foro-diputatuarekin, Txaro Beobide Kattalin elkarteko presidentearekin, Garbiñe Sarriugarte BMDGPko arduradunarekin eta Maria Jesús Mitxelena Onkologia-Institutuko Tumore Erregistroko presidentearekin batera agertu da. “Gauzak ondo egiten direnean jauzi kualitatiboa oso nabaria izaten da”, gaineratu du Bengoak.
Horrez gain, Euskadin minbizia izatea Espainian izatea baino hobea dela ziurtatu du sailburuak, bere ustez, “hobeago eta gehiago operatu daitekelako”. “Bataila irabazten ari gara”, gaineratu du.
Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna
Beobidek, gainera, Katxalin elkarteak Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren baitan antolatu dituzten XII. Jardunaldietan parte-hartzeko gonbita luzatu du. Jardunaldi horiek Gipuzkoako Mediku Eskolan egingo dituzte.
Azkenik, ostegunerako “minbiziaren aurkako begizta erraldoia” antolatu dute Donostiako Udaletxe parean goizeko hamabietan, eta bertan agintari zein pertsonai herrikoiek hartuko dute parte.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik