Benito Lertxundiren kanta batek liskarra eragin du ezkontza batean
Donostian, ezkonberrien senitartekoen arteko borrokaldi handia izan zen, ezkontza batean, Benito Lertxundiren kanta bat jarri ostean.
Donostiako Londres Hotelean gertatu ziren istiluak, larunbat gauean. Ehun lagun inguru zeuden ezkontzan, batzuk Valladolidetik etorritakoak eta besteak euskaldunak.
Afaria normaltasun osoz egin bazuten ere, afalostean iritsi zen liskarra. Gonbidatuetako batek Benito Lertxundiren kanta bat eskatu zuen, baina ezkonberrietako batek kentzeko esan zuen. Gonbidatuak berriz jartzeko eskatu zuen, eta musika jartzen zuen lagunaren inguruan eztabaida handi bat hasi zen. Azkenean, borrokan amaitu zuten eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten.
Bost pertsona artatu zituzten, eta Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen agintaritzaren aurkako atentatu delitua egotzita.
Donostian, ezkonberrien senitartekoen arteko borrokaldi handia izan zen, ezkontza batean, Benito Lertxundiren kanta bat jarri ostean.Donostiako Londres Hotelean gertatu ziren istiluak, larunbat gauean. Ehun lagun inguru zeuden ezkontzan, batzuk Valladolidetik etorritakoak eta besteak euskaldunak.Afaria normaltasun osoz egin bazuten ere, afalostean iritsi zen liskarra. Gonbidatuetako batek Benito Lertxundiren kanta bat eskatu zuen, baina ezkonberrietako batek kentzeko esan zuen. Gonbidatuak berriz jartzeko eskatu zuen, eta musika jartzen zuen lagunaren inguruan eztabaida handi bat hasi zen. Azkenean, borrokan amaitu zuten eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten.Bost pertsona artatu zituzten, eta Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen agintaritzaren aurkako atentatu delitua egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon