Donostiako norantzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea itxita egon da, istripu baten ondorioz, Itsasondon

Dagoeneko ireki dute errepidea, kilometrotako auto-ilarak sortu ostean. 08:30ak arte errepide zaharretik bideratu dute zirkulazioa.
N-1 errepidea itxita egon da, istripu baten ondorioz, Itsasondon.
N-1 errepidea itxita egon da, istripu baten ondorioz, Itsasondon. Argazkia: EITB

N-1 errepidea itxi egin dute gaur goizean zenbait orduz, Donostiako norantzan, Itsasondon. Hiru auto eta bi kamioik izandako istripuaren ondorioz itxi dute errepidea, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 08:30etarako irekita zegoen autobidea.

Istripua goizaldeko seiak aldera gertatu da. Hasieran Citroen Xsara batek izan du ezbeharra, Itsasondoko gasolindegitik gertu, eta errei bat oztopatze zuen. Gero, beste bi ezbehar izan dituzte leku berean bi autok eta bi kamioik.

Ibilgailuak errepidetik kentzeko lanak zirela eta, Ertzaintzak itxi egin du autobidea eta ibilgailuak errepide zaharretik bideratu ditu.

N-1 errepidea itxi egin dute gaur goizean zenbait orduz, Donostiako norantzan, Itsasondon. Hiru auto eta bi kamioik izandako istripuaren ondorioz itxi dute errepidea, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute.Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 08:30etarako irekita zegoen autobidea.Istripua goizaldeko seiak aldera gertatu da. Hasieran Citroen Xsara batek izan du ezbeharra, Itsasondoko gasolindegitik gertu, eta errei bat oztopatze zuen. Gero, beste bi ezbehar izan dituzte leku berean bi autok eta bi kamioik.Ibilgailuak errepidetik kentzeko lanak zirela eta, Ertzaintzak itxi egin du autobidea eta ibilgailuak errepide zaharretik bideratu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X