Cristina Arce Madrid Arenan hildako gaztea agurtu dute senideek
Ehun pertsona baino gehiago izan dira, senideak eta lagunak artean, Cristina Arce de la Fuente (18 urte ditu) La Almudenako hilerrian agurtzen. Pertsona hori Madrid Arenan, Halloween festan, izandako ezbeharrean hil zen hiruetako bat izan zen.
Auzitegiko Anatomia Institutuak autopsia egin ostean, gorpua M-30era eraman zuten, eta hortik La Almudena hilerrira.
Etxekoen arteko zeremonia bat izan da, eta ehun pertsona baino gehiago izan dira bertan, senideak eta lagunak artean. Itxuraz oso hunkituta zeuden denak. Halaber, ez diote prentsari sartzen utzi.
Familiarrek eta lagunek agur esan diote Rocio Oñari
Familiarrek eta lagunek La Paz de Alcobendaseko tanatorioko kapera bat bete dute Rocio Oña (18 urte ditu) gazteari agur esateko. Neskatoa Madrid Arenan hil zen jende-olde baten ondorioz, Halloween festan.
19:00etan hasi da hileta, eta ehun bat pertsona baino gehiago joan dira; gazte asko zeuden tartean, eta ordu batzuk lehenago familiari lagundu diote tanatorioko aretoetara.
Kalita Esteban Casiellesen gorpua ere Alcobendaseko La Pazen erraustuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.
Boston, Kansas City edo Chicago: Munduko Txapelketa antolatzeak hirientzat dakartzan abantailak eta arriskuak
Kirol ekonomialariek adierazi dutenez, Munduko Txapelketa antolatzeak kostu handiak eta buruhauste ugari dakartza hirientzat, arrakasta kasuak dauden arren.
Surflariek erreskate taulak jarri dituzte Zarauzko hondartzan
Edozeinek erabil dezake ur ertzean jarritako erreskate taula horietako bat, erreskate lanetarako. Sorospen zerbitzua ez da datorren ekainaren 1era arte hasiko eta pasa den ostiralean Zarauzko surflariek dozenaka bainulari atera zituzten uretatik.