Argazkien lapurreta eta hedapenarekin lotutako salaketak jarri dituzte
Argazkien lapurreta eta hedapenarekin lotutako bi salaketa jaso ditu asteazken arratsaldean Ertzaintzak, eta Deustuko Unibertsitateko ikasleen argazkien ustezko hedapenarekin zerikusia duten aztertzeko ikerketa abiatu dute.
Zehazki bi gizonezkok jarri dute salaketa, batek bere irudi pertsonalaren hedapenagatik eta besteak bere sakelako telefonoan legez kanpo sartzeagatik, Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Oraingoz Ertzaintzak ezin izan du baieztatu salaketok Deustuko ikasleen ustezko argazkien hedapenarekin zerikusia ote duten. Edonola ere, ''abiapuntua'' dira ikerketa abiatzeko, Ertzaintzak esan duenez.
Arratsaldeko 19:00etan, Unibertsitateak berak ere bi salaketa horien berri eman du sare sozialetan. Aurretik Roberto San Salvador del Valle Deustuko Unibertsitateko Komunikazio errektoreordeak kazetariei azaldu dienez, ez dakite zenbat pertsona dauden kaltetuta, eta zenbat bideo edo argazki zabaldu diren kontrolik gabe. Kaltetu guztiei gertatutakoa Ertzaintzan salatzera deia egin die.
''Unibertsitateko wifiak ez du kale egin''
Deustuko Unibertsitateak ohar ofizial baten bidez argitu duenez, ''ez dago inolako zantzurik esateko Deustuko Unibertsitateko wifiak bertara konektatutako gailu elektroniko, telefono edoordenagailuetako informaziorako sarbiderik eman duenik''.
Egunean zehar, Deustuko Unibertsitateko zenbait ikasleren argazki eta bideo pertsonalak ustez sarean zabaldu direla jakinarazi dute hainbat lagunek, eta, informazio horren aurrean, Unibertsitateak ohar ofizial bat igorri du, egoeraren berri emanaz.
Bertan azaldu duenez, ''norbaitek dispositibo elektroniko batean, telefono batean edo ordenagailu batean gordetako informazioa eskuratu baldin badu, gailu horren jabeak segurtasun neurri egokiak hartu ez dituelako izan da''.
Halaber, oharra idatzi duten unean, atxiloketarik egin ez dela argitu dute, Ertzaintzarekin harremanetan.
Ildo horretan, ''dagokion salaketa'' jartzera deitu dituzte kaltetutako ikasleak, eta lan horretan ''Unibertsitatearen laguntza'' izango dutela aurreratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.