Robotek gizakien aurkako matxinada egingo dute etorkizunean?
Cambridgeko Unibertsitateak ikerketa bat egingo du, teknologiak giza espeziea desagertzea eragin dezakeen ala ez aztertzeko.
Ikerketak zientzia-fikzioko film batetik ateratakoa dirudi, baina ez da horrela. Ingalaterrako Unibertsitate entzutetsuko Existentziaren Arriskuak aztertzeko Ikerketa Zentroak egingo du ikerlana. Halaber, bioteknologiarekin, nanoteknologiarekin, eta, oro har, adimen artifizialarekin loturiko guztia ikertuko dute, zein arrisku dituen ezagutzeko.
Proiektuaren arduradun nagusiak Huw Prices Filosofiako irakaslea, Martin Rees Kosmologia eta Astrofisikako irakaslea eta Jaan Tallin Skype aplikazioaren sortzaileetako bat dira. Horiekin batera, Cambridgeko Unibertsitateko zazpi aholkularik eta kanpoko beste sei aholkularik lan egingo dute.
Ikertzaileen arabera, zaila da teknologia horiek gizakiarengan izan dezaketen arriskua neurtzea, “baina gizakiaren etorkizuna jokoan dagoenez, larritzeko moduko kontua dirudi”.
“Zentzukoa dirudi mende honetan edota hurrengoan adimen artifizialak biologiaren mugetatik ihes egingo duela pentsatzeak”, Price irakasleak AP albiste agentziarik adierazi dioenez. Une hori iritsitakoan, “makinak gizakiak baino atseginagoak direnez, gizakiak beren menpe bukatu dezake, maltzurrak ez badira ere, gizakiaren interes berak ez dituztelako”, gaineratu du.