Albiste da
Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gazte hil dira Zallan, autobus batek eta auto batek talka eginda

Halaber, beste lau pertsona zauritu dira. Istripua txingor-zaparrada ari zenean gertatu da, BI-6351 errepidean, Gobeon.
Istripua izan den lekua, Zallan. EFE

Gizonezko bat eta emakumezko bat (21 urte dituzte) hil dira eta beste lau zauritu Zallan (Bizkaian) asteazken honetan izan den zirkulazio-istripuan. Autobus batek eta auto batek talka egin dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 18:00ak aldera izan da, BI-6351 errepidean, Gobeon, "berunaren fabrika" izenez ezaguntzen den lekuaren inguruan, txingor-zaparrada ari zenean.

Fiat Stylo autoak autobusaren kontra jo, eta bertan harrapatuta geratu dira autoan zihoazen bi bidaiariak. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik, eta orduan baieztatu dute bi lagunen heriotza. Senideak gertakizunen lekura bertaratu dira.

Bizkaiko 51 lineako autobusaren gidaria Bilbo-Balmaseda ibilbidea egiten ari zen, eta ez du zauri larririk. Kolpea autoko kopilatuaren aldean izan da; errepideko baldintza txarrengatik derrapatu egin izan du.

Halaber, autobusean zihoazen beste lau lagun zauritu egin dira. Basurtoko eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Gizonezko bat eta emakumezko bat (21 urte dituzte) hil dira eta beste lau zauritu Zallan (Bizkaian) asteazken honetan izan den zirkulazio-istripuan. Autobus batek eta auto batek talka egin dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.Istripua 18:00ak aldera izan da, BI-6351 errepidean, Gobeon, "berunaren fabrika" izenez ezaguntzen den lekuaren inguruan, txingor-zaparrada ari zenean.Fiat Stylo autoak autobusaren kontra jo, eta bertan harrapatuta geratu dira autoan zihoazen bi bidaiariak. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik, eta orduan baieztatu dute bi lagunen heriotza. Senideak gertakizunen lekura bertaratu dira. Bizkaiko 51 lineako autobusaren gidaria Bilbo-Balmaseda ibilbidea egiten ari zen, eta ez du zauri larririk. Kolpea autoko kopilatuaren aldean izan da; errepideko baldintza txarrengatik derrapatu egin izan du. Halaber, autobusean zihoazen beste lau lagun zauritu egin dira. Basurtoko eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X