Garoñaren itxiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean ixteko prest egoteko eskatu dio Garoñak enpresa batzordeari

Nuclenor enpresa jabearen helburua urtarrilaren lehena baino lehen jarduera erabat etetea da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Igandean ixteko prest egoteko eskatu dio Garoñak enpresa batzordeari

Igandean, 00:00etan, Garoñako zentral nuklearraren jarduera eteteko prest egoteko eskatu diote enpresa batzordeari zentralaren arduradunek, Alberto Cesar Gonzalez langileen ordezkaritzaren presidenteak Efe agentziari esan dionaren arabera.

Une horretan, erreaktorearen nukleotik erregai atomikoa ateratzeko prozesua hasi, eta ondoren, eraikuntzaren igerileku nuklearrera eramango dutela iragarri dietela esan du enpresa batzordeko presidenteak.

Nuclenor enpresa jabearen helburua urtarrilaren lehena baino lehen jarduera erabat etetea da, eta era horretan, Jasangarritasun Energetikorako Zerga Neurrien Legean dagoen zerga berria ekiditea. Senatuan lege honen izapideak egiten ari dira data horretatik aurrera zentral nuklearretan aktibo dauden metal astunei zergak ezartzeko.

Enpresaren aurreikuspenen arabera, zerga berri horrek 150 milioi euro ordaintzea ekarriko luke eta Nuclenorrek ezingo luke bere gain hartu Gonzalezen ustez, Garoñaren itxiera 2013ko uztailaren 6rako aurreikusita dagoela kontuan hartuta.

"Oraindik enpresak atzera egiteko eta Garoñak martxan jarraitzeko astia dago", esan du enpresa batzordeko presidenteak; izan ere, zerga hori aldatuz gero, jarrera alda dezakeela esan omen die Nuclenorrek.

Ildo honetan, onartzeke dagoen lege proiektuari zuzenketaren bat eginez gero, aldaketaren bat egin ahal izatea espero du Gonzalezek.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X