Ebro ibaiko urak, inoizko mailarik altuenetakoan
Ebro ibaiak gainezka egin eta arratsaldeko lehen orduetan emariak gora egingo duela iragarri ostean, Nafarroako Erriberako Buñuel eta Ribaforada herrietan arreta handiz ari dira ibaiari begira; izan ere, dagoeneko ehunka hektarea harrapatu ditu azpian urak.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak azaldu duenez, hiru herri daude alertan: Nafarroako Mendabia eta Castejon, eta Zaragozako beste bat.
11:00etan, Ebro ibaiak 4,3 metroko maila eta segundoko 956,7 metro kubikoko emaria zuen Mendabian, eta 7,4 metroko maila eta 2.227,7 metro kubikoko emaria, Castejonen.
Zadorra, egonkor
Azken orduetan euri gutxiago egin du, eta, hori dela eta, Zadorra ibaiaren emaria, Gasteiz parean, "egonkortu" egin da. Hala ere, Uribarriko urtegia husten jarraitu dute gaur goizean.
Udaletik azaldu dutenez, Zadorraren maila, Abetxuku auzoan, 1,78 metrokoa izan da azken orduetan, baina asteburuan 2,90 metrokoa izatera iritsi da.
Bestalde, Uribarriko urtegiaren % 92,65 dago beteta.
Iragarpena
Arratsaldean, giro nahasia izango da. Kantauriar isurialdean, euri urria izango da, eta han-hemenka bustiko du. Kostaldean, mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta ziertzoak ere gogor joko du Nafarroan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Elur-maila 800-900 metroan kokatuko da, eta goizean 700-800 metrora jaits liteke. Gauean, 900-1000 metrora igoko da berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean