Errege Etxearen aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregeak ia 300.000 euro irabaziko ditu 2013an ere

Felipe printzeak aitaren erdia kobratuko du. Guztira, Errege Etxeak 7.933.710 euroko aurrekontua izango du 2013an.
Espainiako Erregea. Argazkia: EITB

Erregeak 2011n kobratu zuen soldata bera jasoko du 2013an ere. Hau da, Juan Carlos I.ak 292.752 irabaziko ditu, eta Felipe printzeak, aitaren erdia. Gainera, iaz funtzionarioek izan zuten Gabonetako ordainsariaren murrizketa ere egin diete, Zarzuelako Jauregiak azaldu duenez.

Errege Etxearen aurtengo aurrekontua 7.933.710 eurokoa da, 2012an baino % 4 gutxiago. Kopuru osoaren erdia baino gehiago erakundean lan egiten duen jendearentzat da, eta % 8,81 ekitaldi ofizialetan parte hartzen duten Errege Familiako kideek jasotzen dute. Hortaz, Palmako Dukeek ez dute kobratuko.

2012an baino 55.000 euro gutxiago jasoko dute. Murrizketa hori erreginak, Asturiasko printzesak eta Elena infantak jasotzen duten kopurutik egin dute.

Horrez gain, 2013ko urtarrilaren 1etik, Erregearen Etxeak 27 kotxe ofizial gutxiago ditu. Hau da, hemendik aurrera bidaia ofizialak egiteko 45 ibilgailu izango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X