Segurtasun Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nuclenorrek Garoñako zentralarentzako eskaerak bete dituela esan du

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak atzoko osoko bilkuran zentral nuklearraren mugak eta baldintzak betetzea eskatzea onartu zuen, egun indarrean dauden jardunetan.
Garoña
Garoñako zentral nuklearra. EFE

Garoñako zentrala nuklearrarentzat Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak egindako eskaera eta aholku guztiak bete dituela esan du Nuclenorrek, epe luzerako ezarritakoak izan ezik, horiek utzi egin baitzituzten 2013ko ekainean ezarri zelako itxiera data, zentralaren jabea den enpresak jakitera eman duenez.

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak atzoko osoko bilkuran zentral nuklearraren mugak eta baldintzak betetzea eskatzea onartu zuen, egun indarrean dauden jardunetan. Fukushimako gertaeraren ostean egindako erresistentzia frogak, eta erreaktorearen erregaiaren deskarga ere betetzea eskatu zuen.

Kontrol erakundeak bere eskaera honako honetan oinarritzen zuen: "juridikoki" zentralak ez duela bere jarduera amaitu, Industria Ministerioak bere irizpidea aldatzen ez badu behintzat 2013ko uztailaren 6an izango delako itxiera.

Nuclenorretik azaldu dutenez, Garoñak zentralak nuklearrak "itxiera eta desegite egoeran" jarraitzen du, erreaktorea 2012ko abenduan gelditu zutenetik.

Halere, Ministerioak zentralaren itxiera administratiboa berretsi behar duela adierazi du. Baina, hori baino lehen, Segurtasun Nuklearraren Zentralak Nuclenorrek aurkeztutako desegite planaren aldeko txosten bat bidali behar du.

Segurtasun Kontseiluak zaintze jarduerak iragarri ditu aste honetan bertan, Garoñak funtzionatzen jarraituko balu bezala, itxiera formala eman ez delako.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X