Horrela jarraitu dugu eitb.com-en aita santuaren agurra
20:00. Itxi egin dituzte jauregiko ateak eta Suitzako Guardia erretiratu egin da. Benedikto XVI.ak aita santua izateari utzi dio eta aulkia hutsik dago Eliza Katolikoan.
18:52. Laster itxiko dituzte jauregiko ateak. Jarraitzaileak zain dira.
18:51. Gaua heldu da Erromara, eta hirian zain dira. Benedikto XVI. ak laster utziko du ministerioa.
18:33. Aurrerantzean zuriz janzten jarraituko du Benedikto XVI.ak, baina ez du aita santuek eraman ohi duten amantal gorria jantziko. Halaber, ohiko zapata gorriak kendu eta Mexikon oparitutako marroi batzuk jantziko ditu.
18:10. 20:00etan, ministerioari uko egingo dio, eta aita santu emeritu izango da.
17:58. ''20:00etatik ez naiz Eliza Katolikoaren Pontifizea izango. Bidearen azken etapa hasi duen erromesa baino ez naiz'', esan du Benedikto XVI.ak, balkoitik.
17:37. Balkoira atera da eta bertatik jendea agurtu du. Bere aginteko azken ekitaldi publikoa izan da. Aita Santua: ''Aurrera egingo dugu Jainkoa lagun dugula, Elizaren eta munduaren onerako''.
17:27. Helikopteroak lur hartu du eta Aita Santua autoan doa bere bizitoki berrira.
17:22. Helikopteroa aireratu denean Erromako kanpai guztiek jo dute
17:15. Jarraitzaileen maitasuna eta gertutasuna eskertu ditu Benedikto XVI.ak bere azken txioan.
17:07. Helikopteroa aireratu da.
17:05. Helikopteroan da Benedikto XVI.a, Castel Gandolforako bidean.
17:00. Vatikanoa utzi du jada Benedikto XVI.a aita santuak, eta autoan doa, helikopterorantz.
16:56. Benedikto XVI.ak ingurukoak agurtu ditu, eta Vatikanotik irteten ari da, txalo artean.
16:50. Vatikanoa uztear da jada Aita Santua.
16:40. Hasi dira aita santu berriarentzat hiru sotana berri josten: neurri handiko bat, neurri ertaineko bat eta neurri txiko beste bat.
16:00. Ordubete barru, Benedikto XVI.ak Castel Gandolforako bidea egingo du, helikopteroz. 17:30ean, plazan bildutako jarraitzaileak agurtuko ditu.
15:30. Benedikto XVI.ak ohiko Habemus Papam (Badugu Aita Santua) iragarpenaren bidez jakingo du bere ondorengoaren berri.
12:05. Clementina aretoan agurtu ditu aita santuak kardinalak. Guztira ehun bat kardinal bertaratu dira Vatikanoan, eta Benedikto XVI.aren hitzak entzun ostean, kardinalek banan banan agurtu dute aita santua.
11:54. Benedikto XVI.ak "orkestra bat" izateko deia egin die kardinalei, "aniztasunak armonia adostua" sor dezan.
11:42. "Zuen artean dago aita santu berria, baldintzarik gabeko errespetua eta obedientzia hitz ematen diot. Otoitz egiten jarraituko du, egunotan bereziki", adierazi du Benedikto XVI.ak.
11:34. Benedikto XVI.ak esan du "baldintzarik gabe" obedituko diola hurrengo aita santuari. Kardinalei agur esateko ekitaldian, aurrerantzean bat eginda lan egiteko deia egin die kardinalei.
11:20. Eliza Katolikoaren kardinalek "esker ona" agertu diote Benedikto XVI.ari zortzi urteko aitasantutzan egindako lanagatik, eta emandako "ereduagatik".
11:00. Benedikto XVI.a, Vatikanoan emango duen azken egunean, kardinalei agur esateko ekitaldian parte hartzen ari da. Aita santu berria aukeratzeko konklabean parte hartuko duten kardinalak bildu dira Erroman.
Gaur iluntzean, 20:00etan hain zuzen ere, bukatu egingo da Benedikto XVI.aren aitasantutza. Aita santua izateari utziko dio, aita santu emeritu izateko.
Une horretan, Aulki Hutsa deritzon aldia hasiko da, hau da, aita santu batek zereginari uko egiten dionetik edo hil egiten den unetik ondorengoa aukeratu arte igarotzen den epea.
Arrantzalearen Eraztuna ez dute guztiz suntsituko, "indargabetu" egingo dute, marra edo gurutze bat eginez, Federico Lombardi Vatikanoaren bozeramaileak azaldu duenez. Benedikto XVI.aren apartamentua gaur bertan itxiko dute.
Gainera, aita santuak Twitterren duen profila, @Pontifex, itxi egingo dute, ondorengoa aukeratu arte.
Zuzenbide kanonikoaren arabera, hurrengo aita santua aukeratzeko konklabea Aulki Hutsa hasi eta 15-20 egunera hasi behar da, baina Benedikto XVI.ak motu propio bat publikatu du, kardinalei konklabea aurreratzeko baimena emateko.
Benedikto XVI.ak 17:00etan utziko du Vatikanoa, helikopteroz, Castel Gandolforako bidean. Bertan bi hilabete emango ditu, eta ondoren Mater Ecclesiae klausurako monasteriora joango da, Vatikanora.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.