LOMCEren kontra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntzari buruz erabaki ahal izatea eskatu dute euskal hiriburuetan

Milaka lagun izan dira Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko kaleetan Wert ministroaren hezkuntza-erreformaren aurka egiteko.
18:00 - 20:00
Hezkuntza erreformaren kontrako manifestazioak, euskal hiriburuetan

3.000 lagunetik gora izan dira LOMCE Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurreproiektuari gaitzespena erakusteko larunbat honetan Bilbon izandako manifestazioan. ELA, LAB eta Stee-Eilas sindikatuek deituta, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ere hainbat martxa izan dira.

Inolako adierazle sindikalik gabe, antolatzaileek iragarri zutenez, familia anitz seme-alabekin izan dira Bizkaiko hiriburuko martxan.

Parte-hartzaileek Wert ministroak proposatutako legea "atzera botatzeko" eta Euskadiko eta Nafarroako ikastetxeetan ez ezartzeko eskatu dute.Maribi Ugarteburu eta Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak izan dira bertan.

Manifestazioa 17:30ean hasi da, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. "Euskal Herrian geure hizkuntza" lelopean, Bilboko kale nagusietatik igaro dira, eta Arriaga Antzokiko Plazan amaitu dute martxa.

Xabier Irastorza ELAko ordezkariak komunikabideen aurrean esan duenez, manifestazioa "hezkuntza erkidegoaren lehendabiziko urratsa da". Gaurko martxa LOMCEren "aurka dago erabat".

Gauzak horrela, aurreproiektua bertan behera uzteko eta Nafarroako eta Euskadiko "ikastetxeetan ez inposatzeko" eskatuko du. Halaber, azken urteetan izandako "murrizketa larriak" salatu ditu. "LOMCEk lege izaera ematen die murrizketei", azpimarratu du Irastorzak.

Halaber, Arantza Fernandez Stee-Eilaseko ordezkariak esan duenez, "arazo nahiko ditu jada hezkuntza-sistemak murrizketa berriak izateko". Horren esanetan, LOMCE hezkuntza-sistemaren aurkako atentatua da, "hezkuntza eskubidea eta aukera berdintasunaren kontra doalako".

Gasteiz

Arabako hiriburuan 3.000 bat lagun bildu dira, horietako asko ikasle gazteak, Bilbao Plazatik abiatuta Andra Mari Zuriaren plazaraino, Bilboko lelo bera zuen pankarta baten atzean.

Martxa amaitu ostean, ikasle batek manifestua irakurri du, Werten aurreproiektuari gaitzespena adierazteko, "demokraziaren aurkako erreforma delako, eta ezberdintasunak sustatzen dituelako".

Donostian

Gipuzkoako hiriburuan izandako manifestazioan, berriz, 1.000 lagun izan dira. Lelo bera izan dute, eta 17:30ak igarota Boulevardetik abiatu da martxa. Igor Izagirre ELAko Zerbitzu Publikoen idazkari nagusia eta Karmele Aierbe Sortuko ordezkaria, besteak beste, izan dira bertan.

Iruñea

Halaber, beste 4.000 lagun inguru bildu dira Iruñeko kaleetan LOMCEri gaitzespena erakusteko. Manifestazioa amaitu ostean, idazki bat irakurri dute, eta Wert ministroaren hezkuntza-erreformaren aurka egin dute "inposatzaile, zentralizatzaile, berdintzaile eta atzerakoia delako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X