Ziberbullyinga: jazarpena Sarera iristen denean
Jazarpena beti egon izan da eskoletan, baina Internetek eta teknologia berriek gaitz hori zabaltzea eragin dute. Protegeles elkarteak jaso dituen datuen arabera, Internet bidezko jazarpena % 150 igo da 2008tik 2012ra nerabeengan.
Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEIE) 2012ko txostenaren arabera, ciberbullyingak gora egin du Euskadin ere.
Joan den azaroan, adibidez, Deustuko Unibertsitateko hainbat ikasleri argazki erotiko pribatuak ostu, eta ondoren sare sozialetan eta sakelako telefonoetan zabaldu zituztela salatu zuten hainbat erabiltzailek, eta Deustuko Unibertsitateko wifi sarearen kontrola hartu zutelako gertatu zela gaineratu zuten. Zentroak, baina, ukatu egin zuen bere sare pribatua 'hackeatu' izana.
Oraindik ez dago batere argi zer gertatu zen, eta bi datu baino ez zituzten baieztatu: hainbat pertsonak Deustuko Unibertsitateko ikasleak omen ziren gazteen argazki erotikoak zabaldu zituztela (ez dago baieztatuta hala izan zenik) eta bi gaztek salaketa aurkeztu zutela Ertzaintzan. Bat, argazki pribatuak eta hainbat idatzi ostu eta publikatu zituztelakoan izan zen; bestea, norbait sakelako telefonoan sartu omen zitzaiolako.
Hala ere, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Elkarteak (ACAE) datuak "zalantzagarriak" direla uste du; izan ere, "kasu gutxi iristen dira epaitegietara". "Salatzeko beldur dira", esan du Encarna Garcia ACAEko presidenteak. "Gazteek ez digute inoiz laguntzarik eskatzen. Normalean, amek deitzen digute", azaldu du.
Biktimak eta jazarleak
Protegeles elkarteak emandako datu batzuen arabera, ziberbullyinga pairatu duten gazteen erdiak (% 48) jazarle izan dira gero.
Guillermo Canovas Protegeles elkartearen bozeramaileak azaldu duenez, "Espainiako nerabeen % 13k pairatu dute jazarpena Interneten". internetsinaacoso.com familiei laguntzeko sareak iragarri dituen datuen arabera, "Espainian egunean adingabe batek salatzen du ziberjazarpena egin diotela".
ISEIEren txosten baten arabera, Lehen Hezkuntzan gertatzen da batik bat eskola-jazarpena, eta mutilak dira gehien pairatzen dutenak (% 11,1).
Kasuak igotzearen ondorioz, Europako Batzordeak eta Protegeles elkarteak European Superkids Online kanpaina martxan jarri dute Espainian, Danimarkan, Italian eta Polonian. Irakasleei eta Lehen Hezkuntzako 10 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzendutako gida didaktikoak eta ziberbullyngari buruzko ikus-entzunezko materiala jaso dute yocontrolo.com webgunean.
"Gazteen artean ziberjazarpena finkatzen ari dela ikusi dugu, eta horrek sortzen dizkigu kezka gehien", esan du Canovasek. Horrez gain, Protegeles elkartearen bozeramaileak azpimarratu duenez, gai honek pisu gutxi dauka hezkuntzan, eta "efektu mimetikoa" hartu du "gazteek pairatu duten hori errepikatzearen" arrazoitzat.
Sarean gelditzen da
Ziberbullyinga eraso psikologiko iraunkor eta etengabea da, teknologia berrien bitartez egindakoa. Jazarpen mota hau eguneko 24 orduetan iraunarazi ahal da: izan ere, gailu elektronikoei esker, edozein unetan eta lekutatik egin daiteke, eta, hortaz, biktimari egiten zaion kaltea askoz ere handiagoa da. "Garrantzi handiko arazoa da, Sarean gelditzen delako, ondorio larriak dituelako eta ekiditea eta aurre egitea zaila delako", Arartekoaren txosten batek jasotzen duenaren arabera.
Interneten erabilera orokortu egin da gizartean, eta egungo gazteena da, hain zuzen ere, teknologia berriekin hazi den lehen belaunaldia. "Anonimatua, berehalakotasuna, hedapen azkarra eta informazioa bidaltzeko erreminta ugari izatea" dira Sareko jazarpenaren ezaugarri nagusiak.

Jazarpena egiteko erabiltzen diren erremintak eskura dituzte gazteek, eta, gaur egun informazioa horren erraz zabaltzen denez, maiz galtzen da zabaldutako edukien, irudien zein iruzkinen, kontrola.
Ziberjazarpen kasuak bizitza errealean gertatzen diren eskola-jazarpeneko kasuekin erlazionatuta egoten dira. Mezu elektronikoak bidali, sakelako telefonotik mehatxuak idatzi, argazkiak edo bideoak argitaratu eta, gauza ezatseginak egiteko, beste norbaiten izen-abizenak erabiltzen dituzte Internet bidez jazarpena egiteko.
Hala ere, adituen aburuz, ez da komeni gatazka zehatz bat ohiko eraso fisikoekin nahastea.
Eskubideak eta betebeharrak
732/1995 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren arabera, eskolek horrelako kasuetan esku hartzeko betebeharra dute.
ACAEko presidenteak, berriz, errealitatea desberdina dela esan du: "Gertatutakoaren frogarik ez badago, inpunitate osoa dute. Salbuespen ohoragarriak dauden arren, eskolak ezkutatu egiten dira".
Ziberjazarpen kasu askotan, intimitate edota pribatutasun eskubideak urratuz, hainbat delitu egiten dira: irainak eta kalumniak, sekretuak ezagutaraztea, dokumentu pribatuak faltsutzea edota iruzurra, besteak beste. Horiek guztiak Zigor Kodeak jasotzen ditu.
Irainak eta kalumniak, bestalde, delitu pribatutzat sailkatuta daude. Ondorioz, horiek jaso dituenak barkamena onartuz gero, erantzukizun kriminala desagertu, eta auzia artxibatu egiten da.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (AEPD) ere isunak jar ditzake, datu pertsonalak Interneten erabiltzeagatik.
Ziberjazarpenari aurrea hartzeko aholkuak
"Teknologia berriei errentagarritasuna eta erabilgarritasuna atera behar zaie, baina, horrelako kasuei aurre egiteko, gure seme-alabek ordenagailuaren aurrean pasatzen duten denbora kontrolatu behar da", esan du Garciak.
"Hezten ari ez garela pentsatzen dugunean gure umeei erakusten dieguna da heziketa", esan du Juan Carlos Alonso psikologoak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Horrez gain, "arazo hori ez da erakundeen eta eskolaren esku bakarrik utzi behar, gurasoek ere enpatia eta besteekiko errespetua sustatu behar dituzte. Familiaren heziketa da hori ere", Alonsoren hitzetan.
Hortaz, horrelako egoerak ekiditeko, bi erreminta ezinbesteko daude: informazioa eta hezkuntza. "Adingabeek teknologia berrien erabilera egokia ez egiteak izan ditzakeen arriskuak eta ondorioak ezagutzen badituzte, Interneten nabigatzea beste jarduera onuragarri batzuk bezain egokia izango da".
Zure interesekoa izan daiteke
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.