Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteak bere lehenengo 'escrache'a egin du

Hurrengoa Eusko Legebiltzarreko egoitzaren aurrean egingo duela iragarri du eta, gainera, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteari ere egingo diotela esan dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bizkaiko Kaleratzeak Stopek lehen 'escrache'a egin du, PPren egoitzan

Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformak lurraldean egiten den lehenengo ‘escrache’a egin eta PPren alderdikideen kontrako ‘escrache’ak egiten jarraituko duela esan du, hurrengo Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean; halaber, Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen kontrako protesta egingo dutela iragarri du PPren egoitzan Marta Uriarte plataformaren bozeramaileak.

Bizkaiko Kaleratzeak Stop-eko hainbat kide eraikinaren aurrean elkartu dira eta ‘Egin ahal da. Ez dute nahi’ bezalako leloak bota dituzte. Geroago, egoitzaren solairuraino igo dira eta bertan agiri bat utzi diote segurtasun langileari. Agirian ez dutela “inoiz indarkeriaz jokatu” nabarmendu dute eta asanbladetan parte hartzeko deia luzatu diete kaleratutako familien “drama” gertutik ezagutu ahal izateko.

Kolektiboaren bozeramaileak esan duenez, hurrengo ‘escrache’a Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean izango da eta, gainera, ohartarazi du ez dituztela bakarrik PPren alderdikideen kontrako protestak egingo, helburuen artean “kaleratzen jarraituko ez zuela eta kaleratzen jarraitzen duen Euskadiko banketxe garrantzitsu baten presidentea” ere badago, Kutxabankeko presidentearen gainean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X