Whatsappen bidez haur-pornografia zabaldu zuen talde bat desegin dute
Whatsappen bitartez biluzik jarritako neskato eskolakideren argazkiak zabaldu ohi zituen hainbat gaztek osatutako talde bat desegin du Madrilgo Algeteko Udaltzaingoak.
Udalerri horretako Udalak jakitera eman duenez, "Kodak" izeneko operazioan lagun bat atxilotu eta beste bat inputatu dute, eta 10 adingaberi deklarazioa hartu diete, jazoerarekin maila desberdineko lotura dutelakoan.
Ikerketa duela hilabete abiatu zuten, Algete inguruan Whatsappen bidez haur-pornografia zabaltzen ari zirela Emakumezkoren eta Adingaberen Taldeak atzeman zuenean. Udaltzaingoaren arabera, hainbat gaztek osatutako elkarte bat "mehatxupean biluzik jarritako hainbat neskatoren argazkiak" ari zen partekatzen.
"Argazki bilduma handia eta sexu izaerako hainbat bideo" helarazi dizkio Udaltzaingoak Adingaberen Fiskaltzari, dagokion izapideak egiteko. Biktimen aita-ama gehienek ez zuten haien alaben egoeraren berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean