Zirkulazio Araudi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araudi berriak orduko 130 kilometrora gidatzea ahalbidetuko du

Halaber, araudi berri honek txirrindulariek hirigunean kaskoa eramateko betebeharra aurreikusi du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Autobideetako hainbat zonatan orduko 130 kilometrora gidatu ahal izango da

Maria Segui Trafikoko zuzendari nagusiak zirkulazio araudi berriaren nondik norakoak azaldu ditu Kongresuan, eta txirrindulariei kaskoa jartzeko betebeharraren aldeko eta kontrako puntuak eztabaidatzeko gonbita egin die alderdiei. Izan ere, puntu hori izan da aurreproiektua aurkezteko ekitaldian izan den eztabaidagai nagusia.

Izan ere, hori izan da aurreproiektuaren aurkezpenaren eztabaida nagusia.

Halaber, araudi berriak gidatzeko gehieneko eta gutxieneko abiadura-mugak aldatzea aurreikusten du, besteak beste, autobideetako zenbait zonatan orduko 130 kilometroko abiaduran gidatzeko aukera emateko.

Kongresuan araudia onartzen duten bitartean, alderdiek iritzi ezberdinak entzutea gomendagarria dela esan du Seguik, baina DGTren proposamena, hau da, hirigunean kaskoa erabiltzeko aginduarena, zaurituen gorakadak justifikatuta dagoela argudiatu du.

Horrez gain, hirigunean bizikleta erabiltzeari mesede egingo dioten beste neurri batzuk aurkeztu ditu, hala nola, errei bakarreko errepideetan gehienez orduko 30 kilometrora gidatzea.

Bestalde, errepide batzuetan, txirrindulariak ibilgailuak doazen kontrako norabidean joan ahal izatea aurreikusten du araudiak.

Araudiak, ordea, ez du bizikleten erregistro bat arautuko eta ez du txirrindulariek segurua edo baimena izatera behartuko. Azkenik, argirik gabe gidatzea ez da arau-hauste larritzat joko.

Abiadura mugak

Bizikleten inguruko berrikuntzak nagusi izan diren arren, abiadura mugak ere izan dira hizpide.

Hiriko kale estuetan orduko 30 kilometrora gidatu beharko da, ohiko errepideetan orduko 90 kilometrora joan ahal izango da gehienez, eta autobideetako hainbat zonatan orduko 130 kilometrora gidatu ahal izango da. Halere, azken neurri hori oso toki gutxitan hartuko da, "historikoki zona horretan istripu gutxi egon badira, meteorologiak ahalbidetuz gero eta behin-behineko neurri gisa".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X