Luiziak, Gipuzkoako arazo nagusia
Gipuzkoan, pasatu egin da uholde arriskua. Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak maila laranjara iritsi ziren atzo, baina gaur dagoeneko normaltasuna da nagusi.
Hori bai, lurrak eroritako ur guztiak ezin xurgatu daude, eta hainbat lekutan luiziak izan dira.
Astelehen goizeko lehen orduetan, Oiartzun ibaiaren inguruan ez dago arazorik. Maila laranjan izan zen atzo eguerdia arte, baina azkenean ez zuen gainez egin.
Egoera berdintsuan daude gaur Oria eta Urumea. Ur handia daramate, baina beren bidetik atera gabe. Martuteneko biztanleak, baina, kezkatuta eta ibaiari begira izan ziren atzo. Aurreko uholdeetan kalte handiak izan zituzten auzo honetan, eta horregatik behin betiko konponbideak eskatzen dituzte.
Luizirik larriena Beasainen gertatu zen atzo arratsaldean. Bista-Alai kaleko etxe batean, sei etxebizitzatako biztanleek kanpora irten behar izan zuten, arriskua zegoelako. Teknikariek gaur erabakiko dute berriro itzuli ahal izango diren edo ez. Dena dela, batzuek bertan pasatu dute gaua.
Pasai San Pedron ere lur-jausi handia izan zen, Morales-Oliver plazaren inguruan. Lur asko mugitu zen, baina ez zen inor zauritu.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak oso beteta gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.