Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak uztailaren 1ean ezarriko du sendagaien koordainketa

Urritasunak dituzten pertsonek eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ez dute horien parte bat ordaindu beharko.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak uztailaren 1ean ezarriko du sendagaien koordainketa

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 1ean ezarriko du sendagaien koordainketa, Auzitegi Konstituzionalak behartuta, Josu Erkoreka bozeramaileak eta Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi dutenez.

Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldi batean, gainerako erkidegoetan ez bezala, EAEn herritarrek ez dutela dirua aurreratu beharko azaldu du Erkorekak.

Hori horrela, pentsio txikiena dutenek gehienez 8 euro ordainduko dituzte hilean, "eta ez dute ekarpen gehiagorik egin beharko".

Darponek gogorarazi duenez, Jaurlaritza ez dago ados koordainketarekin, baina Auzitegi Konstituzionalaren agindua beteko du. Hain zuzen ere, koordainketa galarazteko Jaurlaritzak onartutako dekretua atzera bota zuen auzitegiak.

Horren esanetan, Jaurlaritzak sei hilabete daramatza koordainketa ezartzeko aplikazio informatiko bat garatzen.

Besteak beste, urritasunak dituzten pertsonek, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek, kotizazio gabeko pentsioa dutenek eta langabezia-prestazioa amaituta duten langabeek ez dute sendagaien parte bat ordaindu beharko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X