Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kopagoa saihesteko lege bat egitea eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Koalizioak EAJren jarrera salatu du, "finean, Madrilek inposatzen dizkion ideiak partekatzen ditu". Kopagoaren aplikazioa onartzea egotzi dio PSE-EEk EAJri.
Botiken kopagoa ezarriko dute EAEn uztailaren 1etik aurrera. Argazkia: EiTB
Botiken kopagoa ezarriko dute EAEn uztailaren 1etik aurrera. Argazkia: EiTB

Botiken kopagoa "saihesteko" lege bat egitea eskatu dio EH Bildu EAJri, izan ere, uztailaren 1ean sartuko da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan.

EH Bilduk alternatibak badirela uste du, eta ekainaren 27an proposamen bat eramango du Eusko Legebiltzarrera. Koalizio abertzalearen iritziz, herritarrek doako osasun arreta jasotzeko duten eskubidea urratzen du botiken kopagoak.

EH Bilduko Laura Mintegi, Rebeka Ubera eta Eva Blanco legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Donostian, eta Gasteizko ganberan aurkeztuko duten proposamenaren gaineko xehetasunak eman dituzte. Azaldu dutenez, herritarren eta Osakidetzak langileek eskubideak eta betebeharrak zehaztu nahi dituzte.

Legea onartuta, botiken kopagoaren aplikazioa atzeratzea eta alternatibak mahai gainean jartzea lortuko litzateke, Mintegiren arabera.

Koalizioak EAJren jarrera salatu du: "finean, Madrilek inposatzen dizkion ideiak partekatzen ditu".

Bestalde, kopagoa saihesteko bidea elkarrekin egiteko eskua luzatu dio EH Bilduk EAJri.

PSE-EEk ere kopagoa kritikatu du

Espainiako Gobernuak inposatutako botiken kopagoa isil-isilik onartzea egotzi dio Jose Antonio Pastor PSE-EEko buruzagiak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Jose Antonio Pastorrek EAEn ezarriko duten botiken kopagoa gaitzetsi du.

"Patxi Lopezen Gobernuak doako botiken aldeko lan handia egin zuen. Ez zen erraza izan eta era guztietako kritikak entzun behar izan genituen", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X