Ez dago desagerpen salaketarik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Baionan, Aturri ibaian

Atzo gauean aurkitu zuten andrearen gorpua, eta oraindik ez dute identifikatu.

Atzo gauean, hirurogei bat urteko andre baten gorpua aurkitu zuten Baionako Grenet zubiaren ondoan, Aturri ibaian, Berria egunkariak gaur jakinarazi duenez. Oraingoz, ez dute desagerpenik salatu, eta ez dute gorpua identifikatu.

Poliziak ikerketa bat martxan jarri du hildako emakumea nor den jakiteko, eta autopsia ere egingo diote, heriotzaren zergatia argitu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X