Galvan auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daniel Galvan pederasta itzultzaile izan zen Guardia Zibilarentzat

Institutu armatuak 2004ko uztailaren 25aren eta abenduaren 25aren artean kontratatu zuen Galvan, halere, lau hilabete egon zen lanean.
Daniel Galvan
Daniel Galvan pederasta. EFE

Daniel Galvan pederastak (Marokoko Gobernuak indultua eman zion erruz) itzultzaile moduan Torreviejako (Alacant) Guardia Zibilarentzat lan egin zuen lau hilabetez, 2004an, haren kontratua bost hilabetekoa zen arren.

Barne Ministeriotik azaldu dutenez, Institutu armatuak 2004ko uztailaren 25aren eta abenduaren 25aren artean kontratatu zuen Galvan, halere, lau hilabete egon zen lanean.

Kontratua ingelesa, frantsesa eta arabiera itzultzeko zen, iturriek esan dutenez.

Galvan abuztuaren 5ean atxilotu zuten, Murtzian, Marokoko erregeak emandako indultua indargabetu ostean.

Abuztuaren 6an, Auzitegi Nazionalak kartzelan sartzea eskatu zuen, behin-behineko neurrian, ihes egiteko arriskuagatik, eta ezarritako zigorraren larritagunagatik (30 urteko kartzela-zigorra).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X