Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Arrigorriagan, ateak harrapatuta

Istripua ostiral gauean izan da Souto garraio enpresan, Martiartu industriagunean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da lan istripu batean, Arrigorriagan

46 urteko langile bat hil da ate batek harrapatuta Arrigorriagako Souto garraio enpresan, Martiartu industriagunean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildakoa santurtziarra da.

Antza denez, 22:30ean ate bat erori zaio gainera eta tokian bertan hil da. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X