Eguraldia lagun, milaka euskaltzale hurbildu da Kilometroak jaira
Kilometroak 2013ko jaiak Gipuzkoan gaur, igandea, izandako eguraldi atsegina (aurreko goizaldeko zaparraden ostean) izan du lagun eta aurrikusitako helburuak zeharo bete ditu.
Laskorain aurtengo jaia antolatu duen ikastolatik jakinarazi dutenez, milaka eta milaka lagun hurbildu da Tolosako ikastolaren inguruan prestatutako zazpi kilometroko ibilbidera, besteak beste, musika eta kultura ikuskizunez gozatzeko.
2.500 bat boluntariok euren ekarpena egin dute ibilbidearen zortzi guneetan, aparkalekuetan, txosnetan eta produktuak saltzeko guneetan aparteko gertaerarik ez izateko, eta horrela espero zuten dirua biltzen ere lagundu dute.
Kilometroak 2013 Laskorain ikastolak antolatutako hirugarrena da, eta 'Ahora' leloa aukeratu dute aurtengo festarako, euskara denon ahotara heltzeko helburuarekin.
Laskorain ikastolak Orioko ikastolari luzatu dio lekukoa, berari egokitu baitzaio 2014ean Kilometroak jaia antolatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon