Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Getariako Akarregi Txiki txakolindegian

37 urteko errumaniarra mahastietatik aldentzen ari zen, traktorea irauli eta lubeta batetik erori denean. Azpian harrapatuta geratu da behargina.
Getariako Akarregi Txiki txakolindegia
Getariako Akarregi Txiki txakolindegia

37 urteko gizonezkoa hil da arratsaldean Getariako Akarregi Txiki txakolindegian izan den lan istripuan. Gidatzen ari zen traktorea irauli eta lubeta batetik erori da. Azpian harrapatuta geratu da behargina.

Arratsaldeko laurak aldera izan da ezbeharra Getariako San Prudentzio auzoan dagoen Akarregi Txiki txakolindegian. Errumaniar jatorriko langilea mahastietatik aldentzen ari zen traktorearekin, irauli eta lubeta batetik erori denean. Azpian harrapatuta geratu da.

Hildakoaren anaiak ere txakolindegian lan egiten du eta gertatutakoa ikusi du. Gainerako langileekin batera ezbeharra gertatu den lekura gerturatu denean ezin izan dute ezer egin. Osasun zerbitzuek txakolindegian lanean bost urte zeramatzan errumaniarraren heriotza baieztatu dute.

Gertatutako ikertzen ari da Osalan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X