Pello Salaburu: 'Ez gaituzte aintzat hartu'
Pello Salaburu orain arte Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko burua izandakoa "tentuz" baina irmo mintzatu da Euskadi Irratian batzordekideen dimisioaren harira emandako elkarrizketan: "Ez gaituzte aintzat hartu. Errespetu handia diogu erakundeari, eta ez gara barruko gauzetan sartuko. Badakigu tentuz ibili behar garela, baina ez gara espero bezala tratatuak izan".
Gramatika Batzordea Euskaltzaindiko batzorde "historikoa" dela azpimarratu du Salaburuk, lanean 32 urte daramatzatela eta euren "lanak ezagutuenak eta baloratuenak" direla. Hain justu, lan hori aintzat hartu ez izana egotzi dio batzordeburuak Euskaltzaindiari.
Auzia martxoan hasi zen. Euskaltzaindiak Barne Jardunaldiak egin zituen erakundearen plangintza adosteko. Gramatika proiektua zelan egin zehazten zuen proposamenaren harira, ohar edo zehaztasun bat aurkeztu zuen euskaltzain batek eta, nonbait ez da aintzat hartu. Salaburuk azaldu duenez, desadostasuna gramatika erabilgarriago bat egiteko proiektua batzordearen esku ez uztean datza. Euskaltzaindiaren arabera, "beste erakunde batek" egin behar zuen. Hori horrela, batzordearen lana "apalesten" zela ulertuta, dimisioa ematea erabaki dute Gramatika Batzordea osatzen duten 15 kideek (Miren Azkarate, Patxi Goenaga eta Itziar Laka dira horietako batzuk).
Dimisioaren erabakiak atzera bueltarik ote duen galdetuta, honela erantzun du Salaburuk: "Gurekiko errespetua erakusten badute, gu lanean segitzeko prest gaude; baina horrek suposatuko luke Euskaltzaindiak hartutako erabaki bat atzera bota beharko litzatekeela, eta hori oso konplikatua da", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 neurtzen du, azal argia du, eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.