EAEk eta Nafarroak OCDEren batez bestekoa gainditu dute hezkuntzan
OCDE erakundeak argitaratutako PISA txostenean agertzen denez, EAEko eta Nafarroako ikasleek erakunde horretako kideen batez besteko maila gainditzen dute.
Matematiketan, ikasle nafarrek 517 puntu lortu dituzte, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoek, berriz, 510; aurreko txostenean baino apur bat gutxiago. Batez besteko nota 494 da Matematiketan, eta Espainiako ikasleek, batez beste, 484 puntu lortu dituzte.
Zientziei dagokienez (aztertutako bigarren ikasgaia), igoerarik handiena Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian izan da, 506 puntu lortu baitituzte; Nafarroan, baina, 514. OCDEren batez bestekoa 501ekoa da, eta Espainiakoa 496koa.
Irakurketa da aztertutako azken ikasgaia. Nafarroak 509 puntu lortu ditu, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren aurretik beste behin, EAEko ikasleek batez beste 498 puntu lortu baitituzte. OCDEko kideen batez bestekoa, kasu honetan, 496koa da, eta Espainian 488 puntu lortu dituzte.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren iritzian, ikerketa honek euskal hezkuntza sistemaren balioa goraipatzen du, baina, nolanahi ere, beti dagoela zer hobetu erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarretako sutea eremu berrietara ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz parke naturaleko sutearen itzaltze-lanetan.
Emakume bat itota hil da Donostiako Ondarreta hondartzan
Bart gauean gertatu da, biktima uretan zegoela, bainulari talde batekin batera, eta egoeraren berri eman dute, baina ezin izan dute heriotza saihestu.
Pertsona bat hil da eta beste bat desagertuta dago Biarritzeko itsasargiaren ondoko itsaslabar bat behera etorri ostean
Asteazken arratsaldean Biarritzeko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan izandako luiziaren ondorioz lurperatuta geratu ziren bi pertsonetako baten gorpua berreskuratu dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.