Gertakaria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adineko bi lagun hilda aurkitu dituzte Oliteko etxebizitza batean

Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian, baina lehendabiziko datuen arabera, hilotzek ez dute indarkeria arrastorik.

80 urte inguruko bi pertsona hilda topatu zituzten atzo Oliten zuten etxean, Nafarroako  Gobernuak jakinarazi zuenez. Lehendabiziko datuen arabera, hilotzek ez zuten indarkeria zantzurik.

Suhiltzaileak bertaratu ziren etxebizitzara, galdarak eragindako gasa arnastuta hil ziren egiaztatzeko, baina karbono-dioxido maila ohikoa zen.

Gauzak horrela, Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian bi adinekoak nola hil ziren argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X