Bi urteko neskato bat hil da Asturiasen, telebista gainera erorita
Bi urteko neskato bat hil da Llanerasen, Asturiasen. Ikerketa daraman Guardia Zibilaren iturriek adierazi dutenez, tamaina handiko telebista bat gainera erori zaio haurrari, eta buruan kolpea hartu du.
Ezbeharra 12:00etan gertatu da Llaneraseko etxebizitza batean. Antza denez, neskatoa zaintzailearekin zegoen etxean, eta apal batera igo da. Orduan, bertan zegoen telebista iraularazi du eta aparailuak buruan kolpatu du umea.
Zaintzaileak 112 zenbakira deitu du, eta Guardia Zibila eta osasun zerbitzuak etxebizitzara joan dira.
Osasun zerbitzuetako bi anbulantzia gerturatu eta erreanimazio ariketak egin dizkioten arren, ezin izan dute ezer egin neskatoaren bizitza salbatzeko.
Avileseko talde judizial bat eta patruila bat ere ezbeharraren lekura joan dira, istripua ikertu asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak