Pasaia eta Hondarribia artean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaizkibelen desagertutako mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriz

Larunbat arratsaldean hasi zituzten hura bilatzeko lanak, senideek desagerpenaren berri eman ostean. Asteburu osoan ibili dira haren bila.
JAIZKIBEL MENDIZALE BILA EITB

Erreskate-taldeek larunbatean Jaizkibelen desagertutako mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriro gaur, Pasaia eta Hondarribia artean.

50 urteko mendizalea bilatzeko lanak larunbatean hasi zituzten, senideek desagerpenaren berri eman ostean. Asteburu osoan ibili dira haren bila.

Gizona larunbat goizean irten zen bere etxetik, Jaizkibelen ibilaldi bat egiteko asmoarekin, baina ez zen bazkaltzera itzuli. Hori ikusita, 16:00etan, senideek desagerpenaren berri eman zuten.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu