50.000 pertsonak koordainketaren gastua eskatu diote Jaurlaritzari
Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 50.000 herritarrek egin dute botiken koordainketaren bidez egindako gastua berreskuratzeko eskaria, Jon Darpon Osasun sailburuak jakitera eman duenez. Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak onartutako koordainketa itzultzea erabaki zuen, eta gehienez pertsonako zortzi euroko gastua bueltatuko du ekainetik aurrera.
Osasun zentroetan formulario bat betez egin daiteke koordainketa dela eta gastatutako dirua itzultzeko eskaria. Ekainaren 30ean hasiko dira dirua itzultzen, eta iazko uztailetik egindako gastuak bueltatuko dituzte.
Jaurlaritzak 18 milioi euroko partida bat zuzenduko du horretara, gaur Jon Darponek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez.
Helegiteak
Bestalde, botiken koordainketa eta osasun-txartel indibiduala auzitara eramatea "saihestezina" izan dela azpimarratu du Jon Darpon sailburuak, "nahiz eta epaitegietara jotzea ez izan guri gehien gustatzen zaiguna".
Eusko Jaurlaritzak bi helegite jarri ditu bi araudi horien kontra, bata Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak onartutako koordainketaren kontra, eta bestea osasun-txartel indibiduala arautzen duen irailaren 30eko 702/2013 Errege Dekretuaren aurka.
Anbulantzien gatazkari buruz galdetuta, enpresa pribatuen eta horien langileen arteko gatazka dela nabarmendu du sailburuak, baina Jaurlaritza "oso adi" egongo dela azpimarratu du.
Ekarpenak
Ekarpen subordinatuei buruz, Darponek adierazi du ez zirela ez Jaurlaritza ez Kontsumobide izan horiek "merkatuan jarri zituztenak".
Gertatutakoarekin "sufritzen" ari den jendea badela onartu du sailburuak, eta Kontsumobiden "irtenbide bat" bilatzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.