Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du botiken koordainketaren aurka
Eusko Jaurlaritzak bi helegite jarri ditu bi araudiren kontra, bata Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak onartutako koordainketaren kontra, eta bestea, osasun-txartel indibiduala arautzen duen irailaren 30eko 702/2013 Errege Dekretuaren aurka.
Herri Administrazio eta Justizia Sailak hedabideei igorritako ohar batean eman du helegiteen berri, Iñigo Urkulluren Gobernuak berraztertzeko eta erretiratzeko eginiko eskaerei Espainiako gobernuak muzin egin ondoren.
Ospitaletan gaixo kronikoei ematen zaizkien botikak gaixoek berek ere ordaindu behar dituztela xedatzen duen ebazpenaren kasuan, Gobernuak, gainera, badaezpada ebazpenaren aplikazioa indarrik gabe uzteko eskatu dio Epaimahaiari, etorkizunean aldeko epaia izanez gero ordaindu beharko liratekeen kalteak argudiatuta. .
Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du koordainketa ezartzeak kalteak eragingo dizkiela osasun-sistema publikoko gaixoei, tratamendu farmakologikoen jarraipenean dituen eraginak kontuan hartuta, bertan behera uzteagatik, eta segimendu eskasagoa egiteagatik.
Errekurtsoaren funtsari dagokionez, berriz, Jaurlaritzak uste du, lehenik, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak ez daukala neurri hau emateko eskumenik, ba-batean erabiltzaileari ekarpen bat egitea exijitzen dion farmazia-espezialitateak finantzatzeko sistema berri bat delako. Beraz, maila juridiko handiagoko arau baten bidez arautu behar litzateke hori.
Horrez gain, Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernuak bere eskumenetatik harago abiatu dela OTI berriak zer forma eta ezaugarri teknikoak izan behar dituen arautzean.
Espainiako gobernuak hain zorrotz arautu duenez hori guztia, ez du zirrikiturik utzi Eusko Jaurlaritzak bere behar operatibo eta antolamendukoak garatzeko.
Hori dela eta, Jaurlaritzak gogorarazi du Euskal Autonomia erkidegoarena dela Osasun Txartel Indibiduala jaulkitzeko eskumena eta Espainiako Gobernuak hain neurrigabe jokatuta bere oinarrizko legeak erre urratzen dituela.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak proiektu jasangarriak bizkortzeko ekimena tramitatzea onartu du, EAJren eta PSE-EEren aurkako kritikak tarteko
Hain zuzen ere, EAJren eta PSE-EEren aldeko 39 botoekin, eta EH Bilduren, PPren, Sumarren eta Voxen kontrako 36 botoekin jaso du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren oniritzia.
Adin txikikoei zezen-ikuskizunetan parte hartzeko aukera emango dien legea onartu du Legebiltzarrak
Ganaduzaleek araua txalotu duten bitartean, talde animalistek esan dute "atzerapausoa" dela eta aurreratu dute auzitara joko dutela.
Ibone Bengoetxea: “Lege honen espiritua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, exijentzia gehiago ezarri gabe”
Lehendakariordeak, EAJk eta EH Bilduk euskararen segurtasun juridikoa bermatzeko akordioaren balioa nabarmendu dute; PSEk, PPk, Sumarrek eta Voxek, berriz, lege-aldaketa zalantzan jarri dute.
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak bota dizkiote elkarri Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta sozialistak erantzun dio Alderdi Popularraren sortzailea aita "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte izan zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu egin dituelakoan, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Enplegu Publikoaren Legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.