Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400.000 herritarrek koordainketaren gastua berreskuratuko dute

Diru-sarrera txikiak dituzten herritarrek eta bazterkeria egoeran daudenek jasoko dituzte Jaurlaritzaren laguntzak, koordainketaren ondorioz egiten duten gastua berreskuratzeko.
Koordainketaren gastua berreskuratuko dute erabiltzaileek. EFE.
Koordainketaren gastua berreskuratuko dute erabiltzaileek. EFE.

Diru-sarrera txikiak dituzten herritarrek eta bazterkeria egoeran dauden herritarrek Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasoko dituzte, koordainketaren ondorioz egiten duten gastua berreskuratzeko. Guztira, 400.000 bat pertsonak jasoko dute koordainketaren gastua berreskuratzeko diru-laguntza.

Behar handiak dituzten pertsonen arreta bermatu eta osasunaren arloan "aldeak murriztea" xede duten diru-laguntzak onartu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak.

Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez, laguntza horien helburua gaixotasun eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei behar dituzten sendagaiak bermatzea izango da.

Horretarako, medikuak agindutako tratamendu baten jarraipenaren ondorioz ordaindutako dirua itzuliko zaie herritarrei, "tratamendu farmakologikoak, produktu dietetikoak, gailuak eta osagarriak barne".

"Euskadin ekitate-printzipioari eustea da jomuga. Hori dela-eta, Osasun Publikoko Zuzendaritza arduratuko da laguntza ekonomiko hauek erregulatuko dituen dekretua sortzeaz", iragarri du Darponek.

Laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, eta herritarrek anbulatorietan, lurralde ordezkaritzetan edo zuzenean arreta zerbitzuaren bidez eskatu ahalko dituzte.

Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak edota langabezia-egoeran dauden eta prestaziorik jasotzen ez dutenek jaso ahal izango dituzte aipatu diru-laguntzak.

"Helburu horiek lehen mailakoak dira indarrean dagoen osasun planean, eta Osasun Saila prestatzen ari den 2013-2020 aldirako Osasun Plan berriaren bidez sendotuko dituzte", esan du Darponek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X