Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua aurkitu dute Gautegiz Arteagan

Urdaibaiko basozain batek topatu du gorpua, Muruetako paduran. Ez zuen nortasun agiririk, ezta indarkeria zantzurik ere. Autopsia egin arte, ez dute jakingo zerk eragin zuen haren heriotza.

Urdaibaiko basozain batek garerdiko gizon baten gorpua aurkitu du arratsaldean, Muruetako paduran, Gautegiz Arteagan (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gorpua 16:00ak aldera topatu dute. Ertzaintzak baieztatu duenez, gorpuak ez zuen nortasun agiririk, ezta indarkeria zantzurik ere.

Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.

Ertzaintzak ez du horren ezaugarri fisikoak dituen pertsona baten desagerpenaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X